X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Itzuli

2011/02/01 - Perfilatuan egindako siloen fabrikazio linea

Perfilatuan egindako siloen fabrikazio linea

SYMAGA elkarte espainiarra munduko silo fabrikatzaile handienetariko bat da, Australian Zeelanda Berrian, Indian, Errusian, Saudi Arabia eta beste leku askotan ditu instalazioak. Granjetarako silo txikiak fabrikatzeaz gain (3 metrotako diametroa), gordeketarako silo handiak fabrikatzen ditu, adibidez, portu-instalazioak. Silo hauek 32 metrotarainoko diametroa izan dezakete.

SYMAGA FAGOR-engan fidatu da fabrikaziorako bere instalazio berriak egiteko. FAGOR-ek siloaren kanpoko galanda egiteko fabrikazio sistema hornituko dio. Instalazio hau 1500 mm-tako zabalera duen txapa batekin abiatu eta minionda senoitate batekin perfilatuko da, zorroztasuna emateko. Perfilatu hau egin ondoren, formatua eskatutako erradioarekin kurbatzen da, gero piezak zehazki ondo sartu daitezen konjuntoan. Galanden lotura gehigarrizko errefortzu batzuekin egiten da. Pieza hauek ere FAGOR-ek hornitutako linea baten bidez fabrikatzen dituzte.

Siloaren sabairako beste pieza batzuk erabiltzen dira, sigma izena dutenak. Hauek ere bandatik abiatuta perfilatzen dira. Bandaren zabalera estua da eta SYMAGAK FAGOR-en mozteko luzetarako linea erabiltzen du beharrezko bobinak lortzeko.


 

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Youtube
  • Flickr