X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Itzuli

2011/01/21 - Changchun Automotive Press Part Co. Ltd elkarteak FAGORi eskari bat eman dio

Changchun Automotive Press Part Co. Ltd elkarteak FAGORi eskari bat eman dio

Changchun Automotive Press Part Co. Ltd elkarte txinatarrak transfer prentsa handi bat agindu dio Fagor Arrasateri. Makina berriak 1600 Tonatako gaitasuna du eta lan eremu zabala dauka: 6100 x 2400 mmtakoa. Link drive makina bat da. Lan karrerak 600 mm eta altuera itxiak 1200 mm ditu. Energia erabilgarria 400 KiloJuliotara ailegatuko da, minutuko 10-30 kolpetara helduaz. Erreminta aldaketak egiteko, mahai mugigarriak 45 tonatako trokelak mugitu ahal izango dituzte.
Prentsak FAGOReko transfer elektroniko bat dauka, CNC6 eredua, 1200mmtako aurrerapena eta 300mm altxatzeko gaitasuna duena. Honetaz gain, formatuen desapilatzaile bat darama barnean, berau instalazioaren sarreran kokatua dago eta desapilatzailea 4 mmtako lodieran 1850x800 mmtako formatuak eta 30 kg-rainoko pisuak maneiatzeko gai da.
Kontrola PLC indartsu batean oinarritzen da, PLC honek transferraren programazioaren funtzioak sartuta dauzka, prentsaren motorizazioa, auto diagnostikoa eta geroagoko 2 mailako komunikazio baterako gaitasuna du. Argakian, elkartearen zeremoniaren momentua.

 

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Youtube
  • Flickr