X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Itzuli

2010/12/15 - Fagor Arrasate Alabaman Thyssenkrupp lantegi berriaren inauguraziora gonbidatua

Fagor Arrasate Alabaman Thyssenkrupp lantegi berriaren inauguraziora gonbidatua

Abenduaren 10ean, Calvert-en, Alabama, Estatu Batuetako Thyssenkrupp lantegi berriaren inaugurazio ofiziala ospatu zen. Proiektu hau hamarkada honetako inbertsio handienetariko bat da, bost bat milioi dolar. Lantegi berri honek bost milioi tonatako karbonozko altzairua eta altzairu herdoilgaitza fabrikatuko ditu. FAGOR ARRASATEk akaberako linea guztiak hornitu ditu, lantegi berri honetan linea gehien instalatu dituen hornitzaileetariko bat izanik. Zehazki, hornitu diren lineak hauek dira: ikuskatzeko bi linea handi, lodiera handiko altzairua luzetara mozteko linea bat, hutseko pilatzailea duten zeharka mozteko bi linea, etekin handiko hiru luzetarako linea, pick-up pilatzailearekin konbinatutako linea bat, eta paketatze linea bat.
Fagor orain dela bi urte baino gehiago akaberako plantaren hornitzaile nagusi hautatu zuten, hornitzaile iparamerikar, italiar eta alemaniarrak lehiakide izanik. Hautapen honek altzairuaren sektorean gure etxearen prestigioa erakusten digu. Lantegi berriak 630.000 metro karratu estali ditu eta zerotik hasita jaso dute, hiru urtetan zehar, ingeniaritzaren arrakasta bikaina izanik.

Gain-gaineko inaugurazio honetan egon zirenen artean hauexek: Mr Schulz TKS-ko Zuzendari Orokorra, Alabamako Gobernadorea Mr. Riley, Estatu Batuetan Alemaniako enbaxadorea, Obamaren ordezkari berezia, Mrs Hariton eta Estatu Batuetako Thyssen enpresaren arduradun nagusiak. Guztira, politika, finantza eta industria arloko 4000 pertsona gonbidatu zituzten. Fagor Arrasate Felix Remirez, Iera Loinaz, Antxon de la Fuente eta Tank Gonzalezek ordezkatu zuten Thyssenek gonbidatuta.

Zeremonian buffet zerbitzua eman zuten eta ekitaldi ugari izan ziren; Mr.Schulz eta JMr. Rileiren hitzaldia, ikuskizunak, Sindónica de Mobile Orkestaren interpretazioa eta altzairuz egindako jantzien modelo pasea. Ekitaldiaren amaiera gisa, Johnny Van Zand-el zuzendutako Linyrd Skinyrd rock talde ospetsuak jo zuen, abesti ugari jo zituen, eta nola ez, Sweet Home Alaba, garai guztietan arrakasta handia izan duen abestia.
 

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Youtube
  • Flickr