X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Itzuli

2010/11/01 - Fagor Arrasate Indiako linea baten inaugurazio zeremonia bikaina

Fagor Arrasate Indiako linea baten inaugurazio zeremonia bikaina

Berriki, SALEMeko planta nagusian, altzairu fabrikatzaile indiar garrantzitsua den honetan, zeremonia bikaina ospatu zen Fagor Arrasatek Tamil Nadu-ko lantegian ezarrita duen luzetarako ebakiduraren linea ofizialki inauguratzeko.
Linea hau gai da erresistentzia oso altuko altzairu herdoilgaitza prozesatzeko (1100Mpa-ra arte) 1300mm-ko zabalera eta 4 mm-ko lodieratan. Bobinak 15.000 kilo pisatu dezakete. Halaber, 200m/minutuko lan egiteko ahalmena duen instalazioak, flejatu linea oso bat eta bobina paketatzea dauzka. Honela, prestakuntza eta bidalketa faseak produkzioa geldotzen duten ohiko itogunea ez izatea lortzen da.

Zeremonian azpikontinente asiarrera joandako Fagor Arrasateko lan taldea izan zen. Zeremonia honetan zehar Fagor Arrasateko lan taldea osatzen duten pertsonak omendu egin zituzten eta eskerrak eman zitzaizkien instalazio handi honen muntaiak eta puntuan jartzeak iraun zuen bitartean egin zuten lan bikainagatik. Linea tradizio hindueraz apaindu zuten eta eskaintza bat egin zitzaion linearen etengabeko arrakasta bermatzeko.

 

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Youtube
  • Flickr