X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Itzuli

2010/09/01 - FORD AUTOMOBIL KONPAINIAK FAGOR ARRASATERI ESKAERA GARRANTZITSU BAT EMAN DIO

FORD AUTOMOBIL KONPAINIAK FAGOR ARRASATERI ESKAERA GARRANTZITSU BAT EMAN DIO

Automobilen merkatua indarberritzen ari da. Esparru baikor honen barruan, Rumaniak gero eta indar handiagoa du automobilen produkzioa hazten ari den lurraldeen artean. Hain zuzen ere, herrialde honetan daukaten fabrikarako FORDek FAGOR ARRASATEri eskaera garrantzitsu bat eman dio, karrozeriako piezen estanpazioan beraien gaitasuna areagotzeko. Zehazki, hogei miloi inguruko eskaera bat da, prentsa robotizatu eta trokelen probatarako prentsaz osatua dagoen linea handi bat hornitzeko. Eskaera honek garrantzi handia du firma Espainiarrarentzako, munduko lehiakide handienekin  gogor lehiatu ondoren lortu baita. FAGOR ARRASATE  munduko hiru enpresa handienetako bat da  prentsa eta estanpazio sistemen hornidura eta diseinuan, siderurgi tresnatan eta bobina metalikoen mozketen lineatan, baita txapa eta trokelen  pieza konplexuen fabrikazioan ere.

 

Forden fabrikan jarriko den linea berria 2500 toneladako gaitasuna duen prentsa mekaniko batekin hasiko da. Honen ostean, 1600 toneladako gaitasuna duen link drive egokitzapen prentsa egongo da. Eta azkenik , efektu xinpleko beste bi linea, hauek ere link drive dira, eta 1000 toneladako gaitasuna dauka bakoitzak.  Instalazioak formatoen desapiladore bat dakar, berauek olioztatzekoa, eta batez ere robotizazio konpletoa,  konformatuak diren piezak prentsa batetik bestera transferitzeko, linearen bukaera heldu orduko pieza guztiz bukatua egon dadin. Robotizazio oso hau KUKA firmako robotekin egingo da, fabrikante bien artean dagoen hitzarmenaren barruan. Hitzarmen honek eman duen fruituetako bat “Wave line” robotizazio  linea arrakastatsua da. Sistema honek egiten duena prentsen linea oso batek sinkronizatuta funtzionatzea da. Robotak eta makinak era koordinatu eta jarraian lan egiten dute, linea konbentzionaletan egoten diren ohiko geldiketarik gabe.

 

Goiburuko prentsa 4.6 x 2.5 metrotakoa izango da, pieza handiak produzitzeko eta 1100 kilojuliotako energia berrerabilgarria izango du. Hau lortzeko, 450kwko motor bat eramango du barnean. Ondoren doazen prentsek ere dimentsio berberak izango dituzte eta guztiak mahai mugigarriak dituzte, ia 50 kilo pisatu ditzaketen trokelen aldaketa sinpletu eta erraztu ahal izateko.

 

Ez da FAGOR ARRASATEk FORDi linea robotizatuak saltzen dizkion lehenengo aldia. Oraintsu Australiako plantan linea bat jarri dugu fabrikante iparramerikarrarentzako.  Linea hau argazkian ikusi daiteke. Instalazioaren etekin onak FORDek FAGORen teknologia eta know-howeagan fidatzen jarraitzea ekarri du. 

 

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Youtube
  • Flickr