X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Itzuli

2010/03/01 - HANDANG IRON and STEEL COMPANY

HANDANG IRON and STEEL COMPANY enpresa txinatarrak eskaera garrantzitsua eman dio FAGOR ARRASATEri zeharkako ebaketarako linea bat diseinatu eta hornitzeko. Linea honek 0,3tik 2,5 mm-ra arteko lodiera eta 2030 mm arteko zabalerako muga elastiko handiko altzairua prozesatu ahalko du. Bobinen pisua 25 tonakoa izan ahalko da eta ebakitako formatuen gehienezko luzera 4 metro izango da.
 
Lineak minutuko 90 m-ra funtzionatzeko gai den abiadura handiko zizaila birakari bat ere badu. Instalazio honen ezaugarri garrantzitsua da gainazal delikatuko (O5) altzairuak moztu ahalko dituela.
 
Lineak bobinen biltegi bat izango du, kargarako orga, elikadura automatikoa, desbiribilkatzailea, tutulu maneiua, banda erdiratzea, elikadura pala, arrabol elikatzaileak, puntadun zizaila eta muxarrakinen ebakuazioa, lodiera neurgailua, cassette aldagarrien lautzeko makina, arrabol garbiketa, inspekzio area ispilu eta kontrolatutako argiztapenarekin, markatzailea, arrabol elikatzaileak, zizaila birakaria eta pilatzaile elektromagnetikoa.

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Youtube
  • Flickr